Erromatar izen

Antzinako erromatarren izenek arau batzuk jarraitu zituzten, eta pertsonaren estatusaren arabera alda zitezkeen. Gizonezko hiritarrek, emakumezko hiritarrek, libre ez hiritarrek eta esklaboek izendapen sistema ezberdinak erabili zituzten. Horietan, ezagunena Tria nomina delakoa da. Zenbait mendetan, erromatarrek eta Italiako beste herri batzuek nomenklatura-sistema bat erabili zuten, Europako eta Mediterraneo Itsasoko beste kultura batzuek erabiltzen zuten ez bezalakoa, hots, izen pertsonalen eta familiarren konbinazioa. Tria nomina deitu ohi zaion izen forma horri, praenomen, nomen eta cognomen konbinazioa ena. Izatezko erromatar izenaren oinarrizko elementutzat hartu izan direnak, garapen prozesu jarraitu baten ondorioa dira, beti erabili izan ez zen arren, K.a. VII. mendetik K.a. VII. mendearen amaiera arte aurki genezake. Sistema horren zati gisa garatu ziren izenak zibilizazio erromatarraren ezaugarri definitzaile bihurtu ziren, eta nahiz eta sistema bera Erdi Aro Goiztiarrean desagertu zen, eragin handia izan zuen europar deitura praktiketan. Gainera, erromatar izen askok iraun egiten dute hizkuntza modernoetan: Pablo, Mark, Jullien, Mattin, Livia...

Hala eta guztiz ere, Mendebaldeko Historiografian eta Filologian, Tria nominaren hurrenkera, erromatar izen perfektuaren sistema gisa ikusi izan bada ere, kontuan izan behar dugu, batetik, Erromako historia osoaren zati batean besterik ez zela ohikoa izan, eta gizartearen zati batek besterik ezin izan zuela erabili[1] . Gaur egun, horren ezaguna izatearen arrazoia da, aurkitu diren inskripzio gehienak, eta iritsi zaizkigun idazle klasikoetan, sistema hori erabili izan zen mendeetakoak direla, bai eta Inperioaren garai ezagunena, eta prosopografiak gehien landu dituen urteak: Errepublika amaiera eta Goi Inperio garaiak hain zuzen.

  1. Benet Salway, (1994). "What's in a Name? A Survey of Roman Onomastic Practice from c. 700 B.C. to A.D. 700", in Journal of Roman Studies, 84 lib., 124–145 or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy